www.spraikada.com

.


.

Spraikada.com graffitiaren esparrua sustatzeko duela sei urte sortutako proiektu baten fruitua da.

Spraikada.com graffitiaren artearekiko zaletasuna konpartitzen duten hainbat gazteren elkarlanean aritzeko gogoa da.

Spraikada.com graffitiaren eta graffiti idazle eta zaleen sareko topagunea izan nahi du; Euskal Herriko graffitiaren webgunea. Bertan aurkitu ahal izango dituzu Euskal Herriko txokoetan ikusgarri dauden graffitiak, hormak. Bertan aurkituko dituzu graffitiaren inguruko berriak eta erreportajeak. Eta garrantzitsua dena, zure obrak bertan eskegitzeko eta ikusgarri jartzeko aukera izango duzu, argazki galerian beste artista batzuen lanekin batera edo eta zure “book” pertsonalean, zure blog-a sortuz.

Jarraitu webgunea arakatzen eta ematen dituen aukerak baliatu.